Zenbaki hamartar periodiko

Matematikan, zenbaki hamartar periodikoa koma ondorengo zati hamartarra infinituraino luzatzen den hura da, baina beti zifra multzo berdina, periodo izenekoa, behin eta berriz errepikatuz. Zenbaki hamartar periodikoak zatiki moduan adieraz daitezke beti, eta zatiki horri zatiki sortzailea deritzo.

Adibide gisa, ondoren agertzen dira zenbaitzenbaki hamartar eta periodiko eta dagozkien zatiki sortzaileak:

Bi motako zenbaki hamartar periodiko bereizten dira: periodiko garbiak, edo zati hamartar osoa periodo dutenak (0.23232323...., esaterako); eta zati hamartarraren zati bat bakarrik periodo dutenak edo periodiko mistoak (0.23455555..., esaterako)


Developed by StudentB